TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Teresiar Eskola Identitatea

Teresiar Eskola, hezkuntza-proiektua bere dokumentu instituzionalen bidez ezagutzera ematen du.

  • Teresiar Heziketa Proposamena
  • Eskola Teresiar Identitatea
  • Ikuspegia, Egitekoa eta Balioak

Teresiar Heziketa Proposamena

Toki eta testuinguru ezberdinetan aurkitzen den Jesusen Teresa Lagundiaren ekintza-hezitzaile osoarentzat erreferentea da, horrenbestez erreferentziazko markoa ere munduko Teresiar hezitzaile ororentzat.

Bere egitura hiru atalez osatua dago: Egoerazko Markoa, Kontzeptuzko Markoa eta Marko Eragilea, nondik hezkuntza Teresiarraren ildo nagusiak landu diren.

Teresiar Hezkuntza mistikotik, pertsonaren garapena “TOPAKETA SUBJETUA” izatearen konbentzimenduzko heziketa proposatzen da eta horrela, “GIZARTE ERALDATZAILEA” izatea. Teresiar Heziketa Proposamena deskargatu:

identidad-escuela-teresiana

2. Teresiar Eskolaren Identitatea. Teresiar eskola Fundazioko ikastetxe guztientzat, Teresa de Jesusen Lagundiaren izaera propioa

Teresiar heziketa proposamenean jasotzen diren aukerak eta ildo nagusiak, ikastetxe mailan zehazten dituena da.

Izaera Propioak Teresiar Eskola Identitatearen funtsezko ezaugarriak eskaintzen ditu.

Oinarrizko atalak ondorengoak dira:

  • Teresiar Eskolaren jatorria. Bere sustraiak historikoak motzean azaltzen ditu: Enrique de Ossó Santuaren eta Teresa de Jesus Lagundia.
  • Gure misioa gizartean. Teresiar eskola Eliza Katolikoaren ebanjelizatzaile misiotik definitzen du, baita pertsona bakoitzaren giza eta kristau garapenaren ekarpenetik ere.
  • Heziketa xedea. Balio eta irizpide ebanjelikoetan hezi nahi duen gizarte eta pertsonaren sorkundea azaltzen du eta Teresiar hezkuntza-proiektuaren ezinbestekoa dena definitzen du.

Teresiar hezkuntzak pertsonak harremanetarako subjektuak bezala hezten ditu (bizitza barrutik bizitzeko gai diren pertsonak, besteekin eta errealitatearekin harremanetan bizitzeko gauza izan dadin, transzendentziari eta Jainko-Lagunaren harremanari abegikor izanez), gizartearen eraldatzaile, Jesusen gizakiarenganako proiektuari ekarpenak eginez.

  • Teresiar heziketa estiloa. Aukera pedagogikoak, gure hezkuntza praktika eta teresiar hezitzailearen identitatearen arlo nabarmenenak zehazten ditu.
    Gure eskolen arlo nabarmenak ondorengoak dira:
    • Eskola Pastoralean
    • Eskola irekia
    • Pertsonarenganako hautua egiten duen Eskola
    • Kalitatezko eskola
  • Hezkuntza komunitatea. Ikasten duen komunitate moduan hezitzeko lanaren garrantzia azpimarratzen du, komunitatea bera osatzen duten pertsona guztien inplikazioa kontutan hartuz.
TOP