TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Enrique Eta Teresa Santuak

santa-teresa Teresiar ikastetxeek Enrique de Ossó Santuari zor die bere izana, Teresa de Jesusen Lagundien sortzaile. Enrique de Ossó 1840ko urriaren 16an Vinebren (Tarragona) jaio eta 1896ko urtarrilaren 27an Gileten (Valencia) hil zen.

Oso gazteetatik irakasle sena azaldu zuen. Tortosan apaiz izendatu zuten. Lehen urteetarako, katekista moduan oso jarduera apostoliko bizia garatu zuen, eskola dominikalak sustatu zituen eta elkarte ezberdinen sortzaile izan zen, 1873. urtean “Asociación de Jóvenes Católicas Hijas de Maria Inmaculada y Santa Teresa de Jesús” eta 1876. urtean “El Rebañito del Niño Jesús” besteak beste.

Modu horretan, haur, nerabe, gazte eta bereziki emakumearen hezkuntzaren garrantziaz jabetu zen, gizartearen eraldaketaren garrantzia azpimarratuz.

XVI. mendeko Avilako Teresa de Jesus Santuaren lana eta bizitzaren ezagutza pertsonalak, bere hezkuntzarako bokazioa sendotu zuen eta bere irakaste apostolikoaren zigilu karismatikoa bihurtu zen.

Bere lan guztiak helburu bera izango dute:

Jesus ezagutu eta maitatu, ezagutzera eman eta Teresa de Jesusen moduan maitatzea.

Hau da Teresiar ikastetxe guztietan, Enrique de Ossó eta Teresa de Jesus Santuen jaiak bereziki ospatzearen arrazoia.

TOP