MUGAZ GAINDIKO IKASLEEN ARTEKO HARTU-EMANEN PROGRAMA
2015-16ko ikasturtean, Mugaz gaindiko agentziak gonbidatu gaitu Mugaz gaindiko ikasleen arteko hartu-emanen programa batean parte hartzeko, ingurumena hizpide izanik eta esparru honetako ikasleei zuzenduta, Euskal Eurohiria Garatzeko Mugaz gaindiko Agentziak bultzatua. Santa Teresa Ikastetxeko, DBHko 3. mailako 12 ikasleek Donibane Lohitzuneko Sainte-Marie Ikastetxeko ikasleekin parte hartu zuten.
Proiektu honi amaiera emateko, hainbat ikastetxetako ikasle Donostiako Antzoki Zaharrean bildu ziren, ia 400 ikasle eta irakasle elkartu ginelarik. Ikastetxe bakoitzaren esperientziak eta lanak elkarbanatu ziren jardunaldi zoragarria izanik. Arratsaldean Donostiako Trinitate plazan bazkaldu eta joku tailerrak burutu zituzten.