Agenda 21
Helburuak
- Ikasturte honetako gaia Aniztasun Kulturala da. Gai honen inguruan arituko gara lanean eta jarduera ezberdinak aurrera eramaten.
- Agenda 21 eta bioaniztasuna bezalako kontzeptuak sartzen joan, ikasleak ingurugiro eta gizarte arazoen aurrean sentsibilizatu eta kontzientzia har dezaten,eskola-giro, inguru hurbil eta udalerri mailan.
- Ingurugiro eta giza arazoak, bere mailan, ezagutu eta ulertu ditzan ikasleria ahalbideratu.
- Curriculumean garapen jasangarriak eskatzen dituen berrikuntzak sartzen joan.
- Ikasle eta Hezkuntza Komunitatean partehartzea bultzatu, eskola eta udalerri mailan, ingurugiro eta gizarte gaietan.
- Eskola eta inguru hurbil bakoitzaren kudeaketan praktika jasangarriagoak aurrera eramateko ikastetxeak bultzatu.
- Hiritar arduratsuagoak lortu, norbanako eta talde ohiturak aldatzeko kapaz direnak, dena bizi kalitate eta ingurugiroaren kalitatearen arteko oreka lortzeko.
Jarduerak
Ikasturtea hiru zati edo ataletan banatzen da:
- Sentsibilizazioa eta motibazioa: Bideoak, muralak, ipuinak idatzi, ipuinak entzun, era askotako jokoak, egun bateko edo batzuetako irteerak, informazio liburuxkak, kanpainak, birziklapena, “oinezkoen astea ”, ikasle talde baten eraketa hobekuntzak aurrera eramateko, etab.
- Diagnostikoa: Eskola, inguru hurbil eta hiriaren diagnostiko bat egin jasangarritasunean eta sentsibilizazioan hobetzeko. Kontzientzia hartzeko, ohiturak jakiteko eta balore ezberdinak neurtzeko jarduerak.
- Ekintza plana: Diagnostikoak zehazten du eta berak esango digu zer hobetu daitekeen. Jasangarritasunean hobetzeko jarduerak konkretatzen dira.
Arduradunak
- Aritz Irusta: (koordinatzailea)
- Josune Lizarribar
Hartzaileak
- Ikasleak, familiak, irakasleak eta ingurua.
Lorpen indikatzaileak
- Ikasle, familia, irakasleen asebetetze maila.
- Aurrezpen, jasangarritasun eta birziklapen indikatzaileak.
- Ohituren aldaketa, beste jasangarriago eta osasuntsuago batzuetara
- Inguruaren onarpena.