TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Pentsamenduaren Kultura

cultura-pensamientoMetodologia honen bidez gure ikasleei “pentsatzen irakasten” diegu, ulermena eta hausnarketarako gaitasunak hobetzen. Ziur gaude pentsamenduaren estrategiak, sistematikoki eta modu eraginkorrean ikastaldi esanguratsua, ulermena eta ezaguerak antolatu, erlazionatu eta transferitzea sustatzen duela.

Pentsatzen irakasteko helburua, ikasleak etorkizunerako prestatuak egotea da; arazoak eraginkortasunez konpondu, ondo hausnartutako erabakiak hartu eta ikaskuntza bizitzaldiaz goza dezaten.

Metodologia honekin, ikaslea hartzaile pasibo hutsa izatea ez dugu nahi, agente aktibo baizik. Informazioa bilatu, prozesatu eta arazoak pentsamendu kritiko eta sortzailearen bidez konpontzeko erabiliko duena.

“Mapa mentalekin”, “pentsamenduaren trebeziarekin” eta “pentsamenduaren errutinekin” lan egiten dugu; ikasitakoa erraz ez ahazteko balio dute. Guztiak, etengabe landuz, gure ikasleei pentsalari hobeak izateko ahalmena ematen diete eta ulermenetik ohiturak ezartzera pasa eta ondo pentsatutako erabakiak hartzeko bidea ematen dute.

 

 

 

TOP