TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Lan Kooperatiboa

cooperativaLan kooperatiboa: Ikasteko elkarlanean aritu eta elkarlanean aritzeko ikasi.

Gelako talde osoaren ikasketetan laguntzen duen metodologia da eta ikasle guztiek ikasketan aurreratzea ahalbidetzen du, ikaskide ezberdinen laguntzarekin.

Azken urteetan eskolako irakasle taldeak, metodologia kooperatiboari buruzko formazioa jaso dugu, banakako zein taldeko ikasketan ikasleen mesederako dela sinestuta.

Metodologia honekin erraztu eta ziurtatzen dugu taldeko ikasle guztien “parte hartze bidezkoa” eta “aldibereko elkarrekintza” .


Talde kooperatibo bateko ikasleek bi asmo eta ardura dituzte:

  • Beraiek ikastea
  • Beren taldekideek ere ikastea

Lan arloan, norberarentzat eta baita taldeko besteentzat emaitza onuragarriak bilatu behar direla barneratzen dute. Ikasleek beraien helburuak lor ditzazketela sentiarazten diegu, taldeko besteek beraien helburuak lortzen dituztela ikustean.


Irakasleek helburu bikoitzarekin erabiltzen dute ikasketa kooperatiboa:

  • Banakako eta gela guztiaren ikasketan laguntzea.
  • Ikasleek taldean lan egiten ikastea eta solidarioak izatea ahalbidetzen du, beste eduki batzuk bezalaxe.

Ez da ikasleek noizean behin “taldeko lana” egitea eta listo, gutxi gora-behera etengabe “lan taldeetan” antolaturik egotea baizik, ikasteko garaian elkarri lagundu eta animatuz. Funtsean elkarrekin ikasten dute.

“Lan taldeak” gaitasun eta aukera ezberdinetako ikasleek osatzen dituzte, euren artean lagundu eta elkarri eragiteko. Guztiek egiten dute lan, elkarri exijitzen diote, bakoitzak taldean denboraldi baterako bere roll-a du txandakatuz joaten dena, eta guztiek elkarrekin ikasten dute.


Ikasketa kooperatiboaren esku-hartze alorrak hauexek dira:

  • Taldearen kohesiorako teknika eta dinamikak.
  • Taldeko lana irakasteko baliabide gisa.
  • Taldeko lana irakasteko eduki gisa.

Urte hauetan ikasleekin eskolan egindako lanaren esperientzia positiboa izan da, eta metodologia hau aplikatzen eta sakontzen jarraituko dugu.

TOP