TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Ikaskuntza-zerbitzu proiektua

proyecto-aprendizajeIkaskuntza eta zerbitzua: Ikastetxean ASPACEko bi gela izateak, 6.mailako eta Aspaceko ikasleak elkarrekin lanean aritzeko aukera ematen digu, helburuak, gelak, jolas jarduerak eta kulturalak partekatuz…

Oso esperientzi aberasgarria izaten ari da, bai Santa Teresako ikasle eta irakasleentzat baita Aspacekoentzat ere. Batzuk besteengandik ikasten dute, norberak dituen aukerak eta elkarren osagarri izateak duen garrantzia baloratzen ikasteko lagungarri zaie.

Urtez urte proiektu hau aberasten joan da, sendotu egin da, guk ikastetxean bizi dugun moduan. Jarduera ezberdinetan txertatzen joan da:
2016ko hiriburuko danborradan Aspaceko bi ikaslek parte hartu dute, familien laguntzaz eta ikastetxeko beste ikasleekin batera ibilbide osoa eginez. Jarduera honek irakasleak, ikasleak eta familiak integratzen lagundu digu.

Inauterietan, ikasturte bukaerako antzerkian eta 6.mailako ikasleekin egiten ditugun energia tailerretan ere parte hartzen dute; ia jarduera gehienetan integratzen dira.

Aspaceko ikasleen familiak oso pozik eta eskerturik daude Aspace bertako Monitore nahiz Ikastetxeko irakasle eta zuzendaritzarekin, ikasle hauek, baztertuak eta isolatuak egon ez daitezen lanean ari baitira. Integraziorako eta elkarrenganako eskubideen aitortzarako oso esperientzi ona izaten ari da.

TOP