TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Estimulazio goiztiarra

estimulacion-temprana Santa Teresa Ikastetxe gisa, GLENN DOMAN-en orientabideei jarraituz haurren “Estimulazio goiztiarra”ren aldeko apustua eta aukera egingo dugu, beren adimenak eman dezakeen potentzial guztia garatzeko aukera emanez.

Ziur gaude ikasteko behar duen heldutasuna ez dela haurraren adinaren araberakoa, baizik txikitatik etxean eta eskolan jasotzen dituen estimuluen araberakoa, eta hauei erantzuteko haurrak dituen eta ematen dizkiogun aukeren araberakoa.

Hain garrantzitsua dela ikusirik, “Estimulazio goiztiarra” 0-6 urte bitartean landuko dugu, adin eta momentu egokiena izanik. Gure ikasleei eskaini ahal izango diegu ahalik eta estimulu eta aukera ezberdin eta aberasgarrien, horrela beren adimenak eskaintzen dizkien aukera guztiak gara ditzaten.

 

Estimulazio alorrak:

1. Intelektuala:
○ Hizkuntza programa: Irakurmena /Musika
○ Ezaguera entziklopedikoaren programa
○ Matematikako programa - EntusiasMAT

2. Soziala: Afektibitatea:
○ Pertsona barruko adimena, pertsonen arteko adimena eta adimen espirituala
○ Baloreak - ohiturak

3. Fisika – mugimendua:
○ Arrastea / Lau hankatan ibiltzea / “Brakiazioa” / Ibiltzea / Korrika egitea

Metodologia berritzaile hau aurrera eramateko BEHAR ZAITUZTEGU, GURASOOK! Zuen LAGUNTZA ETA LANKIDETZA behar ditugu. BEHARREZKOA DA ELKARREKIN LAN EGITEA. ESKERRIK ASKO.

“Jaiotzerakoan edozein umek du Leonardo da Vinci-k bere bizitza osoan erabili zuen adimen ahalmena baino handiagoa”. Glenn Doman

TOP