TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

ENTUSIASMAT

entusiasmat-2Metodo berri honen helburu nagusia da ikasleak konturatzea matematika bizitzarako ezinbesteko baliabidea dela, eta ez errealitatetik urrun dauden zenbaki abstraktu hutsak.

Adimen Anitzetan (H. Gadner) oinarritutako proiektu pedagogikoa da Entusiasmat, eta bere helburua da matematika modu erraz eta dibertigarrian ikastea ikasleen trebetasun eta gaitasun guztiak aprobetxatuz. Aukera ematen die ikasleei kontzeptu bera era ezberdinetan ikasteko.

Matematika zerbait erabilgarri eta praktiko gisa lantzeko proposamena da Entusiasmat, eta irakasleei metodologia eta baliabide anitz eskaintzen die irakatsi ahal izateko. Material honen helburu nagusia da matematika errealitate egitea eta ikasleek eragiketak ebazteko erabilgarriak diren trebetasunak edo estrategiak ikastea; hori baita Adimen logiko-matematikoaren elementu nagusia. Horrela lortzen da ikasleek matematika eta bizitza errealaren arteko lotura naturalak antzematea, eta gelatik kanpo ere praktikotasuna ikustea.

EntusiasMAT jolasean ikasten da eta jarduera motek ikasleak etengabe motibaturik eta interesaturik egotea errazten du, eta ikastea izugarri gustatzen zaie.

Datozen ikasturteetan Lehen Hezkuntzako gainontzeko mailetara joango da igotzen.

TOP