Eskolaz kanpoko iharduerak
Ikastetxeak, Guraso Elkarteak eta Ikastetxeko Zuzendaritzak antolatutako eskolaz kanpoko jarduera ugari eskaintzen ditu, familien eskaerak kontutan hartuta ere antolatzen dira.
Kirol Jarduerak, Guraso Elkarteak antolatzen ditu eta Kulturalak berriz Ikastetxeko Zuzendaritzak. Ikastetxeko ikasle guztiei eskaintzen zaie.
Saioak, eguerdian naiz arratsaldean izaten dira, eskola orduak amaitzean.
Gogorarazi nahi dizuegu, behin jarduera hasi eta urriko hila igarota, ikasleak konpromisoa hartzen duela ikasturte amaitu arte parte hartzeko eta dagokion ordainketa egiteko, ez bada ezustekorik behintzat. Jarduera hauei dagokien ordainagiriak ikastetxeak sortuko ditu hilero.
Izenemate orriak, iraileko lehen egunetan bidaliko zaie familiei.
Eskolaz Kanpoko Kirol Jarduerak
Urteko kirol jardueretako kuota 90€koa izaten da lehen kirol jardueran, 43€ bigarrenean eta 22€ beste guztietan. Kirol jarduerari buruz edozein zalantza edota iradokizun egin nahi baduzue, dudarik gabe gurekin harremanetan jarri zaitezkete, zuen aginduetara gaude: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Eskolaz kanpoko jardueren arduraduna Iker Lizarribar da (Ikastetxeko Gorputz Hezkuntzako irakaslea):
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
2019-2020 ikasturteko jardueren banaketa ondorengoa da:
Haur H. | 4 urte | Gimnasia Erritmikoa | |
Haur H. | 5 urte | Gimnasia Erritmikoa, Judoa | |
1. Lehen H. | 6 urte | Benjamin aurrekoa | Kirol anitza, Gimnasia Erritmikoa, Xakea, Judoa, Tenisa |
2. Lehen H. | 7 urte | Benjamin aurrekoa | Kirol anitza, Gimnasia Erritmikoa, Xakea, Judoa, Tenisa |
3. Lehen H. | 8 urte | Benjaminak | Kirol anitza, Gimnasia Erritmikoa, Xakea, Judoa, Tenisa |
4. Lehen H. | 9 urte | Benjaminak | Kirol anitza, Gimnasia Erritmikoa, Xakea, Judoa, Tenisa |
5. Lehen H. | 10 urte | Alebinak | Kirol anitza, Gimnasia Erritmikoa, Xakea, Judoa, Tenisa |
6. Lehen H. | 11 urte | Alebinak | Kirol anitza, Gimnasia Erritmikoa, Xakea, Judoa, Tenisa |
1-2 DBH | 12-13 urte | Haurrak | Saskibaloia, Xakea, Tenisa |
Eskolaz Kanpoko Kultur Jarduerak
Eskolaz kanpoko kultur jarduerak Ikastetxeko Zuzendaritzak antolatzen ditu eta Garbiñe Moreno (Ikastetxeko Administraria) da arduraduna: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
2019-2020 ikasturteko jardueren banaketa ondorengoa da:
Gitarra | Lehen Hezkuntzako 3.mailatik DBHko 1.mailara |
Antzerkia | Lehen Hezkuntzako 2.mailatik DBHko 4.mailara |
Marrazketa | Haur Hezkuntzako 3.mailatik DBHko 4.mailara |
Gym Dance | Lehen Hezkuntzako 3.mailatik DBHko 4.mailara |
Arte plastikoak | Lehen Hezkuntza osoa |