Batxilergo duala
Izena ematen duten eskolako ikasleek Batxilergo espainiarra eta Estatu Batuetako titulazioa lortzeko aukera izango dute.
Eskolako asistentziaz gain tutore amerikar bat ere badute, eta honekin ahozko klaseak, taldeak, aurkezpenak, … egingo dituzte.
Aukera izango dute:
- Titulazioa lortzeko
- Ingelesa hobetzeko
- Ipar Amerikako kultura eta historia ezagutzeko
- Gaitasun informatikoa hobetzeko. Izan ere, on-line egingo baitute lan.
- Autonomia eta antolatzeko gaitasuna lortzeko
- Ardura pertsonala indartzeko
Ekimen berritzailea dela iruditzen zaigu eta positiboa izan daitekeela ikasleentzat, beren trebakuntzarako eta bereziki hizkuntza gaitasunerako.
Bideo aurkezpen bat uzten dizuegu batxilergo dualari buruz: bideo