Orientabidea
Haur eta Lehen Hezkuntzan esku hartzea
Banakako esplorazioak
Heziketa Bereziko beharrak dituzten ikasleak:
Departamentu honetatik banakako tratamenduaren prozesua bideratzen da, eta beharra eta jarraipena ebaluatzen da.- Bere eskolatzearen momentu konkretu batean banakako arreta behar duten ikasleak:
Eskaera gurasoek edo irakasle tutoreek egiten dute, familiaren baimenarekin. Eskaera hauen arrazoiak oso ezberdinak dira eta, bai eskola errendimendua bai garapen pertsonala orokorrean hartzen ditu barne. Behin dagokion azterketa egin ondoren, tutore eta/edo familiarekin elkarrizketa izaten da, bertan emaitzak komentatu eta dagozkion erabakiak hartuz.
Taldeko esplorazioak
Balorazio hauen helburua, alde batetik, ikaskuntzan parte hartzen duten oinarrizko faktoreen garapenaren taldeko erreferentzia objektiboa izatea da, eta bestetik, ikasle bakoitzaren banakako prozesuaren analisia egitea. Hurrengo pausua emaitza onak ez dituzten ikasleekin jarraitu beharreko estrategia zehaztea da: proba osagarriak egin, laguntza gelara bideratu, tutoretza jarraipen zehatzagoa egin, gurasoekin elkarrizketa bat adostu…
DBHn esku hartzea
Taldeko esplorazioak
Taldeka egindako diagnostikoa aurreko etapetan bildutako talde eta ikasle bakoitzaren informazioa, eta dagokion ikasturteak dituen behar pertsonal eta akademikoak kontuan hartuz diseinatutako planari dagokio.
Banakako esplorazioak
Lehen Hezkuntzarako planteatutako irizpideak jarraitzen dira.
Koordinatzailea: Mireia Centeno