PASTORALA

Berri onak ditugu

 

Transzendentziarako hezkuntza da gure zutabeetako bat. Pastoralak ikasle eta hezkuntza-komunitateko kide guztiei laguntzen die Jainkoak bere bizitzan duen presentziaz jabetzen eta Ebanjelioaren Berri Ona iragartzeko gai izaten. Horregatik, ikastetxeko arlo, jarduera eta harreman guztietatik, barneratzeko eta isiltasunerako gaitasuna, harremanen balioa, justiziarekiko, bakearekiko eta lankidetzarekiko sentsibilitatea eta konpromisoa sustatzen dira. Jesusen eta Ebanjelioaren aldeko aukera askatasun pertsonalaren ondorio izan dadin lagundu nahi dugu.

 

Gure zentro guztietan egunero egiten den otoitz ordu laurdena eta Jesusen Lagunak Enrique de Ossóren legatu ukaezinak dira. (Ikus Teresiar Eskolaren Identitatea, 21. or.). Harekin, goizero, barnera, errealitatera eta Jainkoarengana begiratzeko gaitasuna duen pertsona-estiloa finkatzeko, haurra eta nerabea bere buruarekin, Jainkoarekin, harremanetan jartzen hasi nahi dugu.

 

Familia teresiar gisa, FundEO GKEren bidez, garapen bidean dauden herrialdeetako haurrak babesteko eta garatzeko proiektuetan parte hartzen dugu.

“En estos tiempos son menester amigos fuertes de Dios”

(Santa Teresa. V 15, 5)

Erlijio-prestakuntza eta hezitzaileen laguntza dira bizitza eta Ebanjelioa lotzeko bidea.
Hona hemen horretarako beste gune eta une batzuk:

  • Otoitzerako Ordu Laurdena
  • Kaxa Magikoa (0-2 urte)
  • Barne proiektua: Begira
  • Ospakizunak
  • Jesusen lagunak
  • Gazteen pastoraltza jarduerak
  • DBH/ Batxilergoko bizikidetzak
  • DBHko ikasleen esperientzia karismatikoak (Avila eta Tortosa)
  • Beste ikastetxe teresiarrekin topaketak
  • Proiektu solidarioetan laguntzea
  • Boluntariotzak