400 ikasleko ikastetxe itundua gara, haurtzaindegitik hasi eta Batxilergoraino.

 

Donostiako unibertsitate-eremuan gaude, Ibaeta auzoan, naturarekin bat egiten duen ingurune batean, lorategi-eremu zabalak.

 

1929an Santa Teresa de Jesús Konpainiak Donostiako lehen eskola teresiarra inauguratu zuen, Gros auzoan; gero, 1968an, Ibaetara joan zen, eta, gaur egun, beste 21 ikastetxerekin batera, Teresiar Eskola Fundazioari dagokio.

 

Kalitatezko hezkuntza kristaua eskaintzen dugu, Enrique de Ossó gure sortzailearen printzipio pedagogikoetan oinarritua, Santa Teresa de Jesus engan inspiratua.

 

Ia 100 urte daramatzagu Donostiako hezkuntzaren zerbitzura, eta horrek gaur esperientzia luze honen onena hartzeko aukera ematen digu, etorkizuneko erronken aurrean gure ikasleak hezteko.

1929

Santa Teresa ikastetxearen lehen irekitzea Donostian

1968

Ikastetxea Ibaetara joan zen

2009

Teresiar Eskola Fundazioa sortzea

2011

Ikastetxea Teresiar Eskola Fundazioko kide bihurtu zen

2018

Eskolaren 50 urteko ospakizuna Ibaetan

GAUR

biharko eguneko erronketarako ikasleak hezten jarraitzen dugu

PERTSONA GURE XEDEAREN ERDIGUNEA DA

corazon-blanco

Ikasle bakoitza bakarra eta errepikaezina da.
Horregatik, arreta pertsonalizatua eta hezkuntza-komunitate osoarekin lankidetza estua izanda, gure helburua hau da:

Ikasle guztiei beren gaitasun pertsonalak ahalik eta gehien garatzeko behar duten hezkuntza-arreta ematea, estimulazio intelektual, sozial, fisiko eta afektiboa eskainiz.

Gaitasunetan hezi, sortzaileak, aldaketetara irekiak, gizartea eraldatzeko prest eta kontzientziadun mundu bateko kide izateko konpromezua hartzea, bizitzeko mundu hobea.
.

Bizitza barrutik bizitzeko gai diren pertsonak heztea, besteekin harremanetan, baita inguruan duten munduarekin ere. Desberdintasunak aberastasun iturri direnaren kontzientzia izanda.

Harrera- eta hurbiltasun-gune bat eskaintzea, non pertsona bakoitza maitatua eta baloratua sentitzen den, baita bere hazkunde pertsonala bultzatzeko ere. Mundu irekia, integratzailea.

ZUGAN SINISTEN DUGU. ZUREKIN HAZTEN GARA

Eskola ireki, inklusibo baterantz, etorkizunari begira eta etengabe hobetuz.

“Errealitatetik eta bizitzarako hezten dugu, elkartasun- eta bake-kultura eraikitzeko topagunetarako subjektuak diren pertsonekin, eraldatzaile sozialak”
Hezkuntza-proposamen teresiarra

ZUGAN SINISTEN DUGU

  • Biharko egun bakarra ikasle bakoitzarentzat, proiektu indibidualizatua.
  • Giro familiar, laguntza, gertutasuna eta begirada positiboa.
  • Espiritu soziala: Konpromezua, justizia eta elkartasuna.
  • Zure semeari estimulazio intelektual, sozial, afektibo eta fisikoa eskaintzen diogu 0 urtetik aurrera.

ZUREKIN HAZTEN GARA

  • Profesionaltasuna, adimen irekia eta etorkizuneko ikuspegia.
  • Inplikazioa, erantzukizuna eta lanerako gaitasuna.
  • Sormena, berritzeko gaitasuna, etengabeko hobekuntza.
  • Komunitate osasuntsua: Bizitza Healthy-a, ikastetxe berdea eta osasuntsua.