IKASTURTEKO HELBURUA

Gure ikastetxeetako ateak irekiko ditugu, eta guztion ahaleginaren batuketarekin, distira bereziarekin azaltzen dira… Ongi etorri!

2022/2023 ikasturtearen helburua:

 

Herritar global garen aldetik, errealitatearen eraldaketan parte hartu nahi dugu, BESTE BATZUEKIN esperimentatuz, protagonista eginez eta lankidetzan jardunez, posible eta beharrezkoa den beste mundu bat eraikitzen.

 

Ikasturtea Jainkoaren eta Abrahamen arteko TOPAKETAREKIN hasiko dugu:

(…) Yo te llenaré de bendiciones y haré crecer muchísimo tu descendencia, como las estrellas del cielo y como las arenas de la playa, (…) Por tu descendencia te bendecirán todas las naciones de la tierra porque me has escuchado. (Gn 22, 17-18).

Historia hori ere gurea da, bakoitzarena, gaur. Horregatik, uste dugu gutako bakoitzak bedeinkapen esperientzia bera bizitzeko deia dugula.

 

  • Izarrak argiaren eta beroaren sinonimoak dira. Abrahamen eta Jainkoaren arteko promesa horren parte gara.
  • Ez gara astro bakartuak, konstelazioak baizik; elkarren menpeko osotasun elkartua, istorio bat sortzen duena, izar-mapak sortzen dituena…
  • Bakoitza konstelazioaren parte den izarra gara, basamortua osatzen duen harea-alea… Promesa gara, baina beste batzuekin: interdependentziak Jainkoa presente egiten du; Jainkoa da BERTAN dagoena.
  • BESTEEK, BESTE KULTURA batzuetatik ere argitzen gaituzte.

 

Abrahám bezala, pribilegiatuak eta bedeinkatuak sentitzen gara. Munduari argia eta beroa ematen dioten izarrak izan nahi dugu, eta BESTE konstelazio eta sare batzuekin osatu.

 

Horregatik, 2022/2023 ikasturterako gure lema hau izango da:

Batuketa bikaina

 

Jainkoak jarri zigun argiarekin bat egitea emaitza bikaina lortzea da, gure bizitzako une bakoitzean garena jartzea baita. Badakigu munduak argia behar duela, eta Elizak argiak batu nahi ditu distira egiteko.

 

Batuketa bikaina zeruko izarren moduan.

Batuketan bikaina zainketan eta zerbitzuan.

Batuketa bikaina topaketan.

Batuketa bikaina ekintza, orainaldi eta itxaropen gisa.

 

Besteekin eta besteentzat argia izateko prest, martxan jartzen gara.