HIZKUNTZAK

Hitzek mugak irekitzen dituzte.

 

Beste kultura batzuekiko elkarrizketan, nork bere kultura ezagutzen du. Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialak euskaraz eta gaztelaniaz komunikatuz eta historia eta ohiturak ikasiz hazten dira gure ikasleak.

 

1. Ikasle bakoitza inplikatzen duten eta esparru guztietan (idazketa, irakurmena edo ahoskera egokia) komunikatzeko trebetasunak bultzatzen dituzten metodologiekin lan egiten dugu. Horrela, ikaskuntza modu natural eta motibatzailean egiten da ikasleentzat, komunikazioaren esparrutik.

 

Gure ikasleei beharrezko tresnak eman nahi dizkiegu gero eta globalizatuagoa eta interkonektatuagoa den mundu batean moldatzeko. Horregatik, hizkuntzak ikastea da gure apustu eta indarguneetako bat. Motibazio- eta esperientzia-moduan egiten da, gure ikasleak eskolara iristen direnetik. Curriculum-ekintza proposamen ugarirekin aberasten da. Proposamen horiei esker, haurrek beren trebetasunak hizkuntza ezberdinetan praktikan jar ditzakete, kultura berriak ezagutu eta, garrantzitsuena, burua mundura zabaldu!

GURE HIZKUNTZATIK ABIATZEN DEN IKASKUNTZA

 

Hizkuntza berriak ikasteko, norberaren hizkuntza ezagutu eta indartu behar da. Horregatik, gure ikasleen hizkuntza-gaitasunak ahalik eta gehien garatzea bultzatzen dugu. Adierazpen eta ulermen onak, idatzizkoak zein ahozkoak, hizkuntza berriak ikasteko edozein esparru eta oinarritan garapen egokia bermatuko du.

HIZKUNTZAK GURE IKASTETXEAN

EUSKERA: ULIBARRI PROGRAMA

Euskara hizkuntza minorizatua den heinean, euskararen normalizazioa helburu duen proiektua da Ulibarri. Gure helburu nagusia Santa Teresa Ikastetxeko euskararen ezagutza eta erabilera indartzea da, ikastetxearen eguneroko jardunean, esparru guztietan eta hezkuntza komunitate osoa aintzat harturik.

 

Hori egin ahal izateko, lau urtetik behin Hizkuntza Normalizazio Proiektua egiten dugu (HNP) eskolako diagnosia eginez eta hori hobetzeko erabakiak eta ekintzak adostuz. Bestalde, ikasturtero Hizkuntza Normalizazioko Plana idazten dugu, proiektuan zehaztutako helburuak betetzeko.

 

Donostia eta Donostialdean euskararekin loturiko ekimenen berri ematen dugu eta hainbat proiektutan parte hartzen dugu: Korrika, Euskararen Eguna, Euskaraldia, Euskal Barnetegiak, Irale programa etab. Gainera, eskolako ospakizunetan Kuxkuren presentziari garrantzia ematen diogu.

INGELESA

Gure ikasleek ingelesa menderatuz (hitz egin, idatzi, irakurri, entzun) buka dezaten nahi dugu, B2 ziurtagiriarekin. Horretarako, Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko berariazko ikasketa-programa dugu. Programa horrek curriculumeko ingelesa indartzen du jarduera eta murgilketa ugarirekin, eta, aldi berean, gure neska-mutilak prestatzen ditu beren maila egiaztatzen duten titulazio ofizialak lortzeko.

  • Esperientzia handiko irakasleak.
  • Ingeleseko eskola orduak gehitzea.
  • Murgiltze jarduerak: antzerkiak, proiektuak.
  • Eskola trukeak eta atzerriko egonaldiak.
  • Ingeleseko irakasgaiak eta unitate didaktikoak.
  • Amerikako Batxilergoa. Programa duala, titulazio bikoitza.
  • Titulazio ofizialak: B1/B2 DBH eta Batxilergoan.
  • Cambridgeko prestatzaile ofiziala.

FRANTSESA

Frantsesa atzerriko bigarren hizkuntza gisa sartzen da curriculumean, DBHko 1. mailatik aurrera. Frantseseko programa aberastu egiten da murgiltze jarduerekin, eskola truke batekin eta beste ikastetxe batzuekin lankidetza proiektuekin, baita zenbait titulazio ofizial lortzeko aukerarekin ere.

  • Murgiltze jarduerak: antzerkiak, kultur irteerak…
  • Titulazio ofizialak: A2/B1 DBH eta Batxilergoan.