HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA (3-5 urte)
Haur Hezkuntza (3-5 urte) oinarriak jartzeko unea da. Horregatik, gure haurrak dira gure hezkuntza-jardueraren ardatza.
Maitasunetik eta gertutasunetik, bakoitzaren garapenean lagundu nahi dugu, hezkuntza pertsonalizatuaren eta metodologia aktibo, ludiko eta berritzailearen bidez, bere sormena eta aurkitzeko ilusioa sustatuko dituena, bere gaitasun guztiak ahalik eta gehien garatuz.