BATXILERGOA

BATXILERGOA

 

Hegan egiteko prest.

 

Batxilergoan (16-18 urte) gure ikasleen prestakuntzari amaiera ematen dion etapa da: burua eta bihotza. Munduari irekitako ikasleak dira, gaitasun kritikoa dutenak, gizartea eraldatzeko eta guztien ongiaren zerbitzuan konprometitzeko gai direnak. Etapa honetan, gaitasunak ahalik eta gehien garatzen dira. Bikaintasuna eta orientazio akademiko eta profesional zaindua berme dira unibertsitatera sartzeko probei eta ondorengo ikasketei arrakastaz aurre egiteko.

MODALITATEAK

Azken etapa honetan, ikasleek Batxilergoko modalitateen artean aukera dezakete: Giza eta Gizarte Zientziak, Zientziak eta Teknologia eta Batxilergo Orokorra.

 

Gainera, etapa osoan zehar, gure ikasleek beren intereseko aukerako irakasgaiekin osa dezakete beren prestakuntza akademikoa.

HIZKUNTZEN IKASKUNTZA

INGELESA:

Ingelesaren irakaskuntza ikuspegi komunikatibo eta diziplina anitzekoa da.

 

Etapa amaitzean gure ikasleek B2 titulazioa lortzea da helburua.

 

Frantsesa: Hautazko ikasgaia

DUAL BATXILERGOA

Gure ikasleek, DBHko 3. mailatik aurrera, programa hau abiaraz dezakete. Murgiltze linguistikoa, teknologikoa eta pertsonala izateaz gain, Batxilergoko etapa amaitzean titulazio bikoitza lortu dezakete: Espainiako Batxilergokoa eta American High School Diploma.

METODOLOGIA BERRITZAILEAK

Batxilergoko gure metodologia proiektuka egindako lanean eta pentsamendu kritiko eta sortzailearen garapenean oinarritzen da.

 

Ikasleek protagonismo handiagoa hartzen dute beren ikaskuntza-prozesuan, ikerketa- eta esperimentazio-proiektuen bidez, komunikazio-trebetasunak garatuz, ikaskuntza hainbat testuingururekin lotuz eta teknologia ikasteko tresna gisa erabiliz.

KONPETENTZIA DIGITALA

Batxilergoan, gure ikasleek gaitasun digitala izatea lortzen dute, eta gaur egungo erronka teknologikoei modu autonomoan eta arduratsuan aurre egiteko prestakuntza jasotzen dute.

 

Ikasle bakoitzak bere gailua du eta irakasgai guztiek ikasteko ingurune birtuala dute. Bi ikasturteetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak aukerako irakasgai gisa eskaintzen da.

Begira BARNE-PLANA

Gure “Begira” bitarteko planak ikasleei barrutik elkar ezagutzen eta barne-aberastasuna ezagutzen laguntzea du helburu, besteengana eta mundura hurbiltzen laguntzeko.

AcompañarTE TUTORETZA EKINTZA PLANA

Tutoretza plan propioa, gure ikasleak osotasunean hezteko eta haien hazkunde pertsonal, sozial eta emozionalean laguntzeko diseinatua.

 

Gure ikasleen prestakuntza osoa bukatzen dugu, azken etapan laguntza pertsonalizatua emanez.

MUNDUAREKIKO KONPROMISOA

Jasangarritasuna eta elkartasuna. Gure gazteek konpromisoa hartzen dute modu aktiboan mundu hobea eraikitzeko, zentroak nahiz haiek sustatutako ekintza solidarioen eta iraunkorren bidez.

 

Modu honetan, gure gizartean konprometitutako herritarren ibilbidea hasten dute.

KIROLA ETA OSASUNA KOMUNITATE OSASUNTSUA BIZITZA HEALTHY-A

Gure hezkuntza-lanaren lehentasun dira osasun-baldintzak hobetzea eta ikasleengan bizi-ohitura osasungarriak ezartzea.

 

Curriculumaren hezkuntza-ekintzaren eta beste kultura- eta kirol-jarduera batzuen bidez jarduten dugu, hala eskolakoak nola eskolaz kanpokoak, prebentzio- eta osasun-tailerrak, dieta osasungarriak gure eskola-menuan eta menu bihotz-osasungarriak.

AGENDA 2030

2030 Agenda garapenerako nazioarteko agenda berria da, eta 2015eko irailean onartu zen Nazio Batuetan. Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. 2030 Agenda unibertsala da

 

Gure ikastetxean, etapaz etapa, jarduera ezberdinak egiten ditugu helburua lantzeko: ipuinak, fitxak, bideoak, irteerak, boluntario lanak, etab. Ikasturtero helburu bat lantzen da (17 helburu daude guztira). Ikasturte amaieran udal pleno batera eramaten dira eskolan dauzkagun gaiarekiko kezka, eskaera eta konpromezuak.

BABESGABETASUNA

Donostiako udalarekin batera prebentzio programa bat eskaintzen dugu, haurren eta nerabeen eta haien familien zailtasun-egoerak garaiz detektatzea eta esku hartzea bultzatzen duena.

 

Familiei hezkuntza- eta babes-lanetan laguntza ematen dien programa da, tratu ona eta gurasotasun positiboa sustatuz.

 

Programa honek adin tarte bakoitzarentzat programa eta guraso talde ezberdinak eskaintzen ditu, familien beharrak ahalik eta erantzun eraginkorrena izan dezaten. Bestalde, profesionaloi prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen digute, adingabeek dituzten ondoez adierazleak detektatzeko eta hasieran esku hartzeko.

ULIBARRI EUSKARA PROGRAMA

Euskara hizkuntza minorizatua den heinean, euskararen normalizazioa helburu duen proiektua da Ulibarri. Gure helburu nagusia Santa Teresa Ikastetxeko euskararen ezagutza eta erabilera indartzea da, ikastetxearen eguneroko jardunean, esparru guztietan eta hezkuntza komunitate osoa aintzat harturik.

 

Hori egin ahal izateko, lau urtetik behin Hizkuntza Normalizazio Proiektua egiten dugu (HNP) eskolako diagnosia eginez eta hori hobetzeko erabakiak eta ekintzak adostuz. Bestalde, ikasturtero Hizkuntza Normalizazioko Plana idazten dugu, proiektuan zehaztutako helburuak betetzeko.

 

Donostia eta Donostialdean euskararekin loturiko ekimenen berri ematen dugu eta hainbat proiektutan parte hartzen dugu: Korrika, Euskararen Eguna, Euskaraldia, Euskal Barnetegiak, Irale programa etab.