Ikasle bakoitza bakarra da. Horregatik, haren bilakaera modu pertsonalizatuan laguntzen dugu. Haien ikaskuntza-erritmoa errespetatzen dugu, haien integrazioa eta gaitasunak, konpetentziak eta jakintza ahalik eta gehien garatzea sustatuz.
Ikaskuntza-prozesuaren alde egiten dugu, eta bereziki eskola-bizitzako uneren batean zailtasun pertsonalak edo akademikoak dituzten ikasleez arduratzen gara (garatzeko zailtasunak, eskola-atzerapena, hizkuntza-arazoak, hiperaktibitatea, gaitasun handiak, gogo-aldartearen arazoak, sozializazio-zailtasunak, eskola-orientazioa…).
Ikasle bakoitzari behar duen arreta pertsonala edo akademikoa eskaintzea da gure erronka. Horretarako, hezkuntza bere beharretara egokitu eta antolakuntzako hainbat elementu jarri behar ditugu jokoan, hala nola: ikasgelan laguntzeko irakasleak, talde txikiak, bikoizketak eta talde malguak.
Gure ikastetxeak baliabide hauek ere baditu ikaskuntza pertsonalizatuari erantzuteko: