TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Ulibarri programa

proyecto-linguisticoZer da ulibarri?

Ulibarri programa, Euskara bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko programa bat da. Programa honen helburua euskararen erabilera hedatzea da. Honako lau xede hauek jorratuz:

  • Hiztun kopurua haztea.
  • Erabileraren maiztasuna handitzea.
  • Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.
  • Euskararen presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera- arau adostuak indarrean jartzea.

Horretarako, aintzat hartzen ditugu eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak eta langileak. Horien adostasuna bilatuz, Ulibarri programak duen helburua lortzeko, hainbat ekintza aurrera eramaten ditugu.

 

Nor dago ulibarrin?

400 bat Ikastetxe: etapa guztietakoak, publikoak zein pribatuak, handiak eta txikiak, Gipuzkoakoak , Bizkaikoak eta Arabakoak. Bertan egoteko aukera egin dutenak. Baita gu ere! Eragile guztien artean euskararen erabilera sustatzeko proiektu bat adostu dugu.

Horretarako, egoera aztertu dugu eta lau urtetarako proiektu orokorra zehaztu dugu. Eremuz eremu eta esparruz esparru:

  • Eremu instituzioanala
  • Ikasleak
  • Irakasleak
  • Gurasoak eta Langile ez irakasleak
  • Eskolaz kanpoko jarduerak

Proiektua garatzeko, ikasturteko plana zehaztuko dugu ikasturte bakoitzaren hasieran eta memoria burutuko dugu ikasturte amaieran eta bi urtetik behin, Hezkuntza Saila ikastetxea ebaluatzera etorriko da.

 

Ulibarri programak zer eskaintzen dio ikastetxeari?

Ulibarri programak helburu ezberdineko mintegi batzuk eskaintzen ditu:

  • Ikastetxeen artean lankidetza eta koordinazioa bultzatzeko.
  • Hizkuntza Normalkuntza Arduradunen prestakuntzan sakontzeko.
  • Ekimen bateratuak antolatzeko.

 

Eta zuek, familiak, zer egin dezakezue?

  • Jakin ezazu hizkuntzarekiko jarrerak transmititu egiten direla.
  • Eman seme alabei euskara ikasteko aukera eskolaz kanpo.
  • Euskaraz ez badakigu ere, euskara ikastearen alde gaudela erakutsi seme-alabei.
  • Euskara ez da bakarrik eskolako hizkuntza.
  • Euskara dakitenekin euskaraz hitz egitea animatu zuen seme alaba.
  • Lagundu seme alabei euskara ikasten.
TOP