TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

San Enrique festa

DSCN0783

Otsailaren 8an San Enrique jaia ospatu genuen eskolan. Teresiar familia, langile, guraso, ikasle, laguntzaileok bere jaia eta eskolak Ibaetan egin dituen 50 urteak ospatu genituen.
San Enriqueri eskerrak ematen dizkiogu Donostian Ibaetako teresiar eskola fundatzearen aldeko apustua egiteagatik. Honela idazten zien Don Enriquek Teresiarrei Gernikatik 1880ko abuztuaren 28an. Berak dion bezala, bertako jendeak eta herriek asko maite zuten Santa Teresaren bederatziurrena zabaltzera joan zen. Kontatzen digu Kantauriar kosta ezagutu zuela Bermeo eta Mundakan zehar. Aurrerago honela dio beste gutun batean: “Zein lur ederra, zein landaretza aberatsa, zer kristau ohiturak dituzten hemengoek. Beste mundu bat dirudi”. Ez dago zalantzarik egun horietan gazte, familia eta apaizekin harremana izan duela. Bertako jendea gustukoa du eta irailaren 3an mojetako bati hauei buruz mintzo da. “Herrialde zoragarri eta fresko honetako jendea oso eskuzabal, ona, eta apala da. Fededunak, leialak eta Jesusen Ama Teresarekiko pasio handikoak dira”.

Eskerrik asko Aita Enrique, jende honen, euskal herriaren sendotasun eta indarra aurkitu zenuelako. Haur eta helduok Txan Magoarekin asko gozatu ahal izan genuen arratsalde horretan, bere truko eta emanaldiarekin. Easo Abesbatzak ere kolorea eta doinua jarri zion gure jaialdiari. Mila esker beraiei ere beren presentzia eta ekarpenagatik.

Hemen dituzue argazki guztiak: San Enrique festa

 

 

TOP