TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Janari Bilketa Handia

recogida alimentosJanari Bilketaren Espainiar Fundazioak (FESBAL) antolatzen duen Janari Bilketa Handian parte hartuko dugu aurten ere. Janari bilketa haundi honen funtsak bi oinarri sendo ditu, beharra eta elkartasuna. “Protagonista izan” da aurtengo leloa, eta adierazten duen moduan, gizartearen elkartasuna ezinbestekoa da, boluntario eta emailerik gabe ez litzateke posible izango.

Gure Heziketa Komunitateak, eta bereziki batxilergoko eta DBH 2., 3. eta 4. mailako ikasleak, boluntario gisa parte hartu nahi du ekintza honetan. Horregatik, ostiral arratsaldean eta larunbat egun osoan zehar egokitu zaigun supermerkatuan izango gara elikagaiak jasoz eta antolatuz.

Kanpaina honetan lagundu nahi baduzue apuntatzea beharrezkoa da, horrela txandak antolatu ahal izango ditugu.

Aurten ere Eskolatik lagundu nahi dugu. Azaroaren 26tik 30era bitarteko aste horretan porteria nagusian mahai bat egongo da nahi duenak ekarritako elikagaiak uzteko.

TOP