TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Batxilergo Dual Diploma

diploma dual

Maiatzaren 8an, asteartea, arratsaldeko 17:30etan ikastetxean egingo dugun bilerarako deialdia luzatzen dizuegu. Bertan, Nazioarteko Batxilergo Dual Diploma aurkeztuko dizuegu.

Helburua da Ikastetxean eleaniztasuna sakontzea eta sustatzea. Ikastetxeak “Academia Corporation”ekin hitzarmena sinatu du; akademia honek Iparramerikatako 150 ikastetxe biltzen ditu eta Estatu Batuetan dagoen eskola eta hezkuntza instituzio garrantzitsuenetarikoa da.

Hitzarmen honen bidez, DBH 2.mailatik aurrerako ikasleentzat eskolaz kanpoko programa berri bat txertatzen dugu, Batxilergo Titulazio Bikoitza lortzeko, Espainiarra eta Estatu Batuarra.

Programa honi esker DBH 2, 3 eta 4. mailako ikasleek posible izango dute gure ikastetxean eta AEBko High School-en aldi berean matrikulatuak egotea, bi ikasketak batera burutuz.

Programa OnLine egiten da. Ikasleak 6 kreditu Estatubatuar ikasi beharko ditu eta ikastetxeko ikasketen baliozkotzearekin batera, Batxilergoko Titulu Espainiarra lortzeaz gain “High School” Estatubatuar titulua ere lortuko luke.

“Nazioarteko Batxilergo Dual Diploma”k balio eta abantaila asko ditu ikasleentzat. Ondorengo hauek dira azpimarragarrienak:

* Lan eta ikasketa giroan murgiltze linguistikoa.

* Murgiltze Teknologikoa, %100 OnLine: irakasleak, plataformak, erremintak, komunikazioak …

* Garapen Pertsonala gestioan, ahaleginean, erantzukizunean, antolamenduan eta ikasketetarako eta lanerako ikaslearen heldutasunean https://www.academica.school/los300mejores

TOP