TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Aste Santuko Mezua

Familia maiteak, bizitzen ari garen ezjakintasun eta kezkez beteriko une zail hauetan gure agurrik beroena bidali nahi dizuegu. Gure eskolako egutegiak adierazten duen bezala, gaur bigarren hiruhilekoari amaiera ematen diogu. Gaur Aste Santuko oporrak hasten dira, nahiz eta egoerak gehiegi ez lagundu, garrantzitsua da zuen seme-alabak oporretan daudela sentitzea; egoerak hobera jotzeko zain gure etxeetan sartuta gauden bitartean. Uste osoa dugu guztiok elkarrekin eta bat eginik etapa zail honi aurre egingo diogula, baina egia da ere etorkizunak kezkatzen gaituela.

Eskertzekoa da benetan, eskolara joan gabeko egun hauetan Heziketa Komunitate osoa egiten ari den ahalegina irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aurrera jotzeko, bere curriculum helburuekin. Orain ikusten dugu azken urteotan eskolan aurrera eraman den teknologien inguruko lanaren garrantzia; gure hezkuntza funtzioak egoera honetan jarrai dezan, eta ikasturte hasieran ezarri ziren helburuak bete ahal izateko. Eskerrik asko gure eskolako ikasle, familia eta hezitzaile guztioi egin duzuen lan bikainagatik.

Momentu oro Eusko Jaurlaritzatik datozen berri edo arauei adi gabiltza. Honako hau da kontuan hartzeko helbide garrantzitsuenetako bat:

https://www.euskadi.eus/koronabirusari-buruzko-informazioa/web01-s2hhome/eu/

Aste Santuko oporrak amaitzean (apirilaren 4tik 19ra) ez dakigu zer gertatuko den, Hezkuntza Sailak eman ditzakeen argibideen zain gaude, eta berriak izan bezain laster adieraziko dizkizuegu. Bizitzea egokitu zaigun garai zaila da, eta egoerak eskatzen duen mailan jardun behar dugu. Orain arte egindako lan bikainarekin jarraitzea animatzen zaituztegu.

Bukatzeko, asko zaindu zaitezten esatea besterik ez zaigu geratzen, mimatu eta familian egoteko aprobetxa ezazuela denbora. Behar duzuenerako hemen izango gara, guztioi gehien axola zaigun “ gure umeen” beharretarako.

Ezin dugu ahaztu datorren igandea Erramu igandea dela, Aste Santuari hasiera emango diogula, gutako bakoitzari Jainkoak ematen digun maitasuna ospatzen dugun astea, alegia.

Egiten ari zareten lan handiari gure esker onez, atsedenaldi zoriontsua opa dizuegu eta maitasun handiz prestatu dugun agur berezi hau bidaltzen dizuegu.

 

 

TOP