TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Sentzibilizazio saioak eskolan

kemen

Apirilaren 20an, 1994.urtean sortu zen KEMEN kirol klub taldea izango dugu eskolan, beraien helburua ezintasuna duten pertsonen garapena ahalik eta handiena lortzea eta haiek gizartean txertatzea da, hainbat kirol jardueren bitartez; birgaizte arlokoak,osasuna mantentzekoak, jolas-kirolak eta lehiaketa kirolak.

Hau guztia aurrera eramateko, sentsibilizazio kanpainak egiten dituzte eta oraingoan gurean izango dira saio desberdinak eskainiz. Errealitate ezberdinak ikasleei ezagutzera eman eta errealitatea den gure munduko beste ezagutzez gida-lerro ezberdinak emateko zerbitzu pakete bat eskainiko digute.

Saio teorikoak izango dituzte:

  • Ikasleek urritasuna duten pertsonei buruzko ezagutza izatea.
  • Errealitate ezberdinen egoeraz jakitun izatea.
  • Izaten diren zailtasun fisiko eta emozionalak transmititzea.
  • Kirol aukerak ezagutu.
  • Urritasun motak ezagutu.
  • Egoera ezberdinak azaldu.
  • Errealitate egoera ezberdinak azaldu.

Saio praktikoak:

  • Teorian emandako zailtasunak bizitzea.
  • Zailtasunez jakitun izatea.
  • Esperientzia berrian izandakoak konpartitzea.
  • Kirol aukera ezberdinak: saskibaloia, boccia,slalom…
  • Jolas inklusiboak: harrapaketa, erreleboak, zirkuituak…

Bi txanda egingo dituzte:

LH 1, 2, 3, 4:  9:15tik 11:15era

LH 4, 5, 6: 11:30etatik 13:15era

Sentitu eta bizi!!!

TOP