TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Europako Itsas Eguna

20170519-Europako Itsas Eguna

Aurreko ostiralean, maiatzak 19an 1. mailako ikasle eta irakasleak Donostiako kaian ibili ginen Europako Itsas Eguna ospatzen.UNTZI MUSEOANn Aitor begiralearen eskutik erakusketa zoragarri bat ikusi ondoren NAVEGAVELAk portuan zeukan belauntzi bat bisitatzeko aukera eskeini zigun. Benetan bitxia eta dibertigarria izan zen! Kanpo eta barnealdetik ibili ginen Aitzol izeneko patroi jatorrarekin.
Iratxe andereinoak eraman gintuen berriro UNTZI MUSEOko ganbarara. Bertan itsasoaren egoera larrialdiaren berri izan genuen eta kutsadurak egiten dion kalteaz jabetu ginen.
Zurezko itsasuntziak margotu genituen eta mezu bat asmatu genuen itsasuntziei jartzeko . Ondoren, gure itsauntziak askatu zituzten itsasoan . Ea nori iristen zaion datozen egunotan itsasontziren bat...eta noski, gure mezu lagungarriak.

TOP