Ethical values
ETHICAL VALUES ikasgaian aurten ere 4.DBHko ikasleak ingeles irakurketa tailerrean parte hartzen ari dira. Giza eskubideen gaia lantzeko aurten aukeratu den liburua hauxe da: Who was Rosa Parks? Emakume estatubatuar ausart honen biografia da, eskubide zibilen aldeko borroka hasi zuena, EEBBetako arraza-diskriminazioaren deuseztatzearekin amaitu zen borroka, alegia. Hiru astetan zehar landuko den irakurketa tailer honetarako berriz ere Katie Brou iparramerikarra izango dugu gurekin. Gainera, aste honetan Mississippiko 6 gazte ditugu bisitan, 3. eta 4.DBHko ingeles klaseetara etorri dira , hitz egin, lagundu eta ingeleseko elkarrizketa saioak aberasteko.
Santa Teresako langileok eta bereziki ingeles departamentuak eskerrak eman nahi dizkie eskainitako laguntza eta lanagatik.