TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Think Big 2. fasea

"Ekintzailetza- eta enpresa-jardueren hastapena" ikasgaia egiten duten Eskolako 4.DBH-ko 6 neskek Telefonicako gazte ekintzaileen Think Big lehiaketan parte hartzen dute ekintzailetza proiektu batekin.

Bularreko minbiziari aurrea hartzen lagunduko lukeen aplikazio bat da aurkeztu duten proiektua (TCM). Dagoeneko esan dezakegu proiektua Think Big lehiaketako bigarren fasera pasa dela . Guztira Espainia osoko 50 proiektu pasa dira fase honetara. Ekainaren 16,17 eta 18an Madrilen izango den ekitaldira joango gara. Asteburu horretan gure ikasleek beren formazioarekin jarraituko dute, beste proiektuetako kideak ezagutuko dituzte, eta beren proiektua Think Big komunitatearen aurrean defendatu beharko dute, noski. Honek emango die Think Big lehiaketako hurrengo fasera pasatzeko aukera..

Lan asko eta gogor egin da hilabete hauetan: babesleak bilatu, datuak, inkestak ...Baina oso ondo eraman dute eta taldearen funtzionamendua zoragarria izan da.

ZORIONAK eta ZORTE ON gure ikasleei!!!!!!

Proiektuari buruzko informazioa nahi baduzue hemen ikus dezakezue weo orrialdea:
https://tcm610.wixsite.com/misitio

Proiektuaren aurkezpen bideoa ere ikus dezakezue::

TOP