TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Mugaz Gaindiko Ikasleen Arteko Hartu-Emanen Programa

proyectos-intercambiosMugaz gaindiko agentziak gonbidatu gaitu aurten Mugaz gaindiko ikasleen arteko hartu-emanen programa batean parte hartzeko, ingurumena hizpide izanik eta esparru honetako ikasleei zuzenduta, Euskal Eurohiria Garatzeko Mugaz gaindiko Agentziak bultzatua. Beraz, 2015-2016ko ikasturte honetan Santa Teresa Ikastetxeko, DBHko 3. mailako 12 ikasleek Donibane Lohitzuneko Sainte-Marie Ikastetxeko ikasleekin parte hartu dute.

Proiektu honi amaiera emateko, pasatako maiatzaren 26an, hainbat ikastetxetako ikasle Donostiako Antzoki Zaharrean bildu ziren, ia 400 ikasle eta irakasle elkartu ginelarik. Ikastetxe bakoitzaren esperientziak eta lanak elkarbanatu ziren jardunaldi zoragarria izanik. Arratsaldean Donostiako Trinitate plazan bazkaldu eta joku tailerrak burutu zituzten.

Hurrengo urtera arte!

 

TOP