TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

EGUBERRI ON!

Iritsi dira Gabonetako oporrak. Desio eta zoriontzeko garaia da, eta 2020 urte berrira arte eskolako argiak itzali eta ateak itxi baino lehen mezu hau eman nahi dizuegu:

Intentsitate handiko lau hilabete izan dira, erronka, proiektu, aurkikuntza berriak, pozak eta seguruenik kezkaren bat ere egon dela. Gure inguruan gauza asko gertatu dira, baina barrurantz begiratu nahiko genuke.

Gure eskolan bere lan gaitasunagatik eta partehartze aktiboagatik nabarmendu direnak zoriontzeko garaia da.

Eguberriaren zentzua, egun hauetan ikusten dugun argi eta kontsumo girotik harago doa. Gure eskolan egunerokotasuneko protagonistei begiratzen diegu, gure mundua Er-aldatzera goaz!

Ikasle, ikasle-ohi, familia eta langile guztioi bizitza elkar banatzeko momentuak opa dizkizuegu.2020 urteak ilusio berrituak, une magikoak, energia eta bibrazio positiboak ekar ditzala gure eguneroko erronkak lortzeko.

Gogoan izan nahi ditugu ere arrazoi pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik egoera zailak bizi dituzten horiek; gure bihotza eta pentsamendua haiekin dago. Eta gure desiorik handiena da egoera horiek guztiak laster atzean gera daitezen. Gure ardura izango da egunez egun mundu hobea eraikitzen jarraitzea , mundu sortzaileago, dinamikoago, gizatiar, justu eta solidarioagoa; mundu bateratuago eta gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasunarekin konprometituago dagoen mundua.

Bihotz bihotzez opa nahi dizuegu Jesusek ekar diezagula argi zatitxo bat eskolara ilusio berriekin itzultzeko.

 

TOP