Zerbitzu hau 7.30etatik aurrera eskaintzen da klasera sartzeko ordua baino lehen beren seme-alabak ekarri behar dituzten familientzat. Eskolako langileek zaintzen dituzte, txikienak jolastu, marraztu eta taldeko ekintzak egiten dituzten bitartean, eta helduagoak eskolako liburutegian, etxeko-lanak egin edo irakurtzen…duten bitartean. Zerbitzu hau egunero edo egun solteetan erabil daiteke, familien beharren arabera.
Arratsaldez haurtzaindegi zerbitzua egongo da 17:15etatik 19:00etara, behar duten familientzat.
Iraila eta ekainean, goizeko ordutegia dagoenean, 15:15etatik 17:10etara eskolan gelditzen diren haurrentzat zaintza eskainiko da.