TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

English corner

Etenik gabeko ikasturtea izan da, bi ikastetxeetako irakasle eta ikasleekin Skype bidezko hizkuntza elkartrukeak izan eta gero, pasa den irailean Donostian pertsonalki elkartzeko aukera izan genuen.

Iraileko lehen bi asteetan MURSDeko zuzendaria, irakasle batzuk eta batxilergoko bi ikasle Donostian izan ziren. Gurekin elkartu ziren ikastetxea ezagutu eta 2018ko irailean batxilergoko ikasleek burutuko duten elkartrukearen azken xehetasunak zehazteko.

Ekimen hau ilusioz beteriko proiektu baten hasiera besterik ez da. Jakitun, komunikazioaren bidez kontaktuan dauden kultura ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sendotzeak suposatzen duen gertutasunaz, bi ikastetxeak maila guztietan gaztelania eta ingeles hizkuntzen irakaskuntza sustatzeko konpromisoa hartzen dute. Parte hartu nahi baduzu, bete fitxa hau

MILA ESKER “SENIDETU ZAIGUN IKASTETXEARI” ETA ILUSIOZ BETERIKO PROIEKTU HAU POSIBLE EGIN DUTEN GUZTIEI.

 

SENIDETZE PROGRAMAREN HELBURUAK

  • Bi hezkuntza komunitateen arteko harremanak sendotu eta elkar aditzea indartu.
  • Bi herrialdeetako kulturen ezagutza eta errespetua handiagotu.
  • Massachusetts-en gaztelaniaren irakaskuntza eta Donostian ingelesaren irakaskuntza indartu, bi herrialdeetan hizkuntzen irakaskuntza mantenduz eta sustatuz.
  • Komunikazioaren bitartez adiskidetasuna sortu.
  • Ikastetxe barnean nazioarteko ikuspegi bat zabaldu.
  • Ikasleak osorik konprometitutako herritarrak izan daitezen eraldatu, aniztasunarekin ohituak eta ikuspuntu eta sinesmen ezberdinekin berea ez den edozein kulturatan erraz moldatzeko ahalmena izan dezaten.

SENIDETZE PROGRAMAREN JARDUERAK

  • Hizkuntzen irakaskuntzan metodologia ezberdinen, baliabide eta material pedagogikoen elkartrukea.
  • Bi ikastetxeek ikasleen eta irakasleen arteko elkartrukea mantentzeko ahalegina egingo dute, senidetu diren ikastetxean bertan ikasketa, lana eta bizitza ahalbideratzeko.
  • Berdinak dituzten formazio eta komunikaziorako jarduera hezigarriak garatu, ingelesa, gaztelania, historia eta geografia bezalako ikasgaietan IKT teknologia berrien bitartez hobetu ahal izateko.
  • Ingeles zein gaztelaniako idazmena hobetzeko helburuarekin, gutun bidezko lagun kluba sortu (PENPAL).
  • Ikasleek aurkezpenak bidali edo azaltzeko garaian, modu errazago batean egin ditzaten, Teknologia berriak erabili (Skype, Flipgrid).
  • Modu honetan, senidetu den herrialdeko ikasleekin izango dituzten komunikazioetarako eta eztabaidetarako euskarria izango da.
  • Urtean behin bi herrialdeetako ikasle eta irakasleen arteko elkartrukea sustatu, ideiak eta esperientziak elkar banatu eta aldi berean, bakoitza bere hizkuntzan praktika erraztu eta hobetu ahal izateko.

DOKUMENTU OSOA EUSKARAZ

DOKUMENTU OSOA INGELESEZ

TOP