TEL 943 21 17 64

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

English corner

2016ko irailean eskolako ikasle ohi baten mezua jaso genuen. Uptoneko (Massachusetts) eskola batean lan egiten zegoela esaten zigun, gaztelaniako irakasle laguntzaile moduan eta gure ikasleekin Skype bidez bai erdaraz bai ingelesez saio batzuk egitea gustatuko litzaiokeela. Uptoneko ikasleak gaztelaniako murgiltze-programa batean sartuta daude eta hortik zetorkion interesa. Guk baietza eman genion.

2016/17 ikasturtean egindako konexioak arrakasta bat izan ziren, baita bizitako esperientzia ere; bi eskoletako ikasleak oso gustura egon ziren elkar-lanean. Gainera, M.U.R.S.D-eko ( Mendon Upton Regional School District ) irakasle eta ikasle batzuk aurtengo irailean gure eskola eta hiria ezagutzera gonbidatu genituen, eta honela ideia hau aurrera eraman ondoren, irailean bi ikasle eta irakasle eta zuzendari talde bat etorri zen.

Honela, bi eskolen arteko ikasle-truke batean pentsatu genuen eta ondorioz, gure ikasleak 2018ko irailean Massachusette-era joango dira bi astetarako, esperientzia berri batean murgiltzera.

TOP