TEL 943 21 17 64

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Pastoral Taldea

pastoral Eskola Pastorala gara eta gure helburua eguneroko bizitzak, ekintzak, ospakizunak, topaketa guztiek, bizitza Ebangelioaren argitan ospatzen eta errealitatea eraldatzen lagun gaitzaten da. Teresiar eskolan balio kristauek bideratzen dute hezkuntza, pastoralean bizitzea ahalbideratuz.

Pastoralak, Hezkuntza Komunitateko partaide guztiei bezala, haur, nerabe eta gazte bakoitzaren bizitzan Jesusen presentziaren kontzientzia izatera bultzatzen du baita ebanjelioaren berri ona aditzera ere. Formazio kristaua eta ekintza pastoral guztiak, Jesus eta ebanjelioaren aldeko autua askatasun pertsonalaren fruitua izatea nahi du.

Horregatik, eskolako arlo, ekintza eta harreman guztietatik barneratzea eta isilunea, harremanen balioa, justiziarekiko sentsibilitate eta konpromisoa, bakea eta elkarlana, guztion arteko elkarlaguntza eta gertuko eliz errealitatearekiko harremana bultzatzen du (parroquia, elizbarruti…)

Teresiar Eskolak, bere proiektuko alderdi bezala, hezkuntza ibilbidearen barnean eta Kristau Eskola hezkuntzaren, ospakizunez eta jai kristauen bitartez fede heziketa zaintzen du. Hezkuntza komunitate osoak “Santa Teresa de Jesús” eta “San Enrique de Ossó” jaiak ospatzen ditu.

Gure eskolan egunero ospatzen den ordu laurdeneko otoitza, eta haurren animazio pastorala bezala “Jesusen Lagunak” ere “Enrique de Ossó”ren utziezinezko legatuak dira. Goizero, eskolan, ordu laurdeneko otoitza egiten dugu: haurra eta nerabea norberarekiko harremanetan irakatsi nahi du, Jainkoarengan, besteengan, barrura, errealitatera eta Jainkoari begiratzeko gaitasun finkatuko duen modu batean hezi nahi da.

Teresiar familia moduan FundEOGKEaren bitartez, garapen proiektuetan bezala garapen bidean dauden haurrak babesean hartuz kolaboratzen dugu. Baita “ManosUnidas”, “Caritas” eta “Banco de Alimentos”ekin ere.

Zuzendaritza eta Heziketa Komunitate osoarekin batera Eskolako Pastorala bultzatzen duen Talde motibatua, inplikatua eta dinamikoa dugu.

PASTORAL TALDEA

pastoral-donostiaPASTORAL TALDEA modu honetan eratuta dago:

Ana Cruz Salazar (Haur Hezkuntzako Pastoral Koord.).
Raquel Torres (Lehen Hezkuntzako Pastoral Koord).
Mercedes Saenz (DBHko Pastoral Koord.).
Mª Teresa Garcia de Luxan (Batxilergoko Pastoral Koord.).
Arantza Mínguez (Pastoral koordinatzaileorokorra).

 

TOP