TEL 943 21 17 64

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Haur Hezkuntza

infantil-san-sebastian0-6 Urte; bi ziklotan antolatua, D ereduan. Etapa honetan ondorengo ikasketen oinarriak finkatzen dira eta familiekin batera ohiturak, abileziak eta errutinak lantzen dira.

Ikasleak aktiboki eta ludikoki ikasten zoriontsu sentitzen dira eta adin ezberdinetako haurrekin erlazionatzen dira.

Guretzako Haur Hezkuntzako etapa oso garrantzitsua da, ohartzen gara adin horretan umeak harkorrak direla, esponjak bezalakoak, ematen diegun guztia jasotzeko gai. Gure metodologia, eraginkorra, dinamikoa, orokorra, sortzailea, berritzailea da. Lehen urte hauetan euskara eta ingelesean murgiltzea egiten dugu.

Haurrak aurkikuntzak egiten ditu, bere burua ere aurkitzen du, eta banatzen ikasten du.

Etapa honetako langileak euskaldunak dira eta beraiek dira lehen pausu hauetan laguntzen dietenak.

 

Tutoreak eta irakasleak

Haur Hezkuntza

Zuzendari pedagogikoa: Amaya Rabella
Koordinatzailea: Maite García Markina
Urte bat: Carlota González
2 urte: Irene Navarro
1. H.H.: Maite García Markina
2. H.H.: Ana Salazar
3. H.H.: Josune Barandiaran

 

Tutoreak - Familia

Tutoreak ikasleen familiekin biltzen dira eta beren seme-alaben hezkuntza prozesuaren berri ematen die eta hauek halaber, gurasoek emandako informazioa jasotzen dute.

 

Ebaluazioa

Irakasleak ikasleari buruz egiten duen ebaluazioa jarraia eta orokorra da, eta haurraren alor guztiak aztertzen ditu; ikasleak ikasturte eta etapa osoan zehar daraman irakaskuntza-ikaskuntza eta heldutasun prozesuaren berri ematen du.

 

Eskolako arauak

Comunicación

Familiarekiko komunikazioa bi modutan egiten da:

Ahoz, guraso-tutorearen arteko elkarrizketen bidez . Ikasleak Eskolako eremu eta alor ezberdinetan, ingurukoekiko harremanetan eta curriculum gai ezberdinetan jarraitzen duen prozesua azaltzen zaie.

Idatziz, hiru hilez behin familiei bidaltzen zaien informe baten bidez. Bertan, esaldi labur eta argien bidez haurraren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren berri ematen zaie.

Educamos Plataformaren bidez, komunikazioa etengabekoa da; azkarra eta garbia.

 

0-3 urte egokitzapena

Familia girotik eskola girora pasatzea, laguntza berezi batekin.

1.astea
Lehenengo eta bigarren eguna talde txikitan, ordubete, gurasoak gela barrura sartzeko aukerarekin.
3.eta 4.eguna talde osoa bi ordu.
5.eguna talde osoa goiz osoa.

 

2. astea:
Jangelan geratzeko aukera.


Gurasoen helburuak:

  • Haurra eskolan hasteko prozesuan aktiboki parte hartu.
  • Haurra eskolan uzterakoan jarrera lasaia izan.
  • Onartu eta bereganatu behar duten egoerara egokitu.
  • Eskola eta andereñoarengan ziurtasuna eta uste osoa izan.

Haurren helburuak:

  • Lehenengo esperientzia ona eta positiboa izatea.
  • Beren jolas gunea aukeratzen jakitea.
  • Andereñoarekiko harremana ona eta positiboa izatea.

Gurasoentzako gomendioak:

  • Egokitzapeneko lehenengo hiru egunetan egotea.
  • Haurraren ondoan esertzea mimo gehiegirik egin gabe.
  • Haurrekin jolastea hala eskatzen badute.
  • Errespetatzea haurra gurasoengandik urruntzea.

Irakasleen helburuak:

  • Haur bakoitzaren egoera behatu.
  • Jostailu eta aukera ezberdinak eskaini.
  • Haurrarenganako hurbilketa aprobetxatu.
  • Gurasoei haurraren egokitzapen prozesuaren berri eman.
TOP