TEL 943 21 17 64

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

eso02Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak, ondorengo bideak zabalduz ikasleen gaitasunak garatzea ahalbideratuko du:

  • Jainkoaren irudi izatearen duintasuna duten pertsona gisa ezagutzea, sormen gaitasunarekin eta komunitatean gauzatzen dena; eta duintasun, barnera begiratze eta harreman hauen arabera, sozialki eta globalki kokatua.
  • Ikasgaien kurrikulum ezberdinen garapenean sakondu; metodologia aktibo eta dinamikoaren bidez, oinarrizko gaitasunak bereganatuz, era honetara, izaera ekintzailea sustatuz, adimen anitzak indartuz eta norberarekiko konfiantza indartuz. Partehartzailea eta kritiko izan, ekimen pertsonala eta ikasten ikasteko gaitasuna landu, planifikatu, erabakiak hartu eta gizartearekiko konpromezuz erantzunkizunak onartzeko.

Etapa honen hasiera nerabezaroaren hasiera eta garapena markatzen du. Honek aldaketa garrantzitsuak dakartza, besteak beste, taldearen garrantzia eta lehentasuna gurasoen agintearen aurrean eta aldaketa fisiko eta hormonalak.

Eskolak, irakasle, tutore eta orientatzaileen bidez eta gurasoekin batera (nahitaezkoak prozesu osoan zehar), erantzuna eman nahi die nerabeen beharrei, bai alor akademikotik bai psiko-afektibotik baita talde-harremanen alorretik ere; 16 urte betetzean pertsona autonomoak, trebeak eta gizartean integraturikoak izan daitezen.

Tutoreak eta irakasleak

DBH

  • Zuzendari Pedagogikoa: Juncal Olasagasti
  • Koordinatzailea 1-2 DBH: Iñaki Gárate
  • Koordinatzailea 3-4 DBH: Juncal Olasagasti
    • DBH 1: Izaskun Aranalde/ Iñaki Gárate
    • DBH 2: Iker Lizarribar / Lourdes Fernández
    • DBH 3: Begoña Gainza / Mikel Meno
    • DBH 4: Mercedes Saenz / Jon Garate

Tutoreak - Familia

Tutoreak ikasleen familiekin biltzen dira eta beren seme-alaben hezkuntza prozesuaren berri ematen die eta hauek halaber, gurasoek emandako informazioa jasotzen dute.

Educamos Plataformaren bidez; komunikazioa etengabekoa da, azkarra eta garbia.

 

Irakasleak- Familia

Tutorea da taldeko irakasleen hezkuntza ekintza koordinatzen duen irakaslea, eta gurasoekin elkarrizketak egiten dituena. Hala ere batzutan izan daiteke ikasgairen bateko irakasleak edo gurasoek hala nahi izanez gero, taldeko irakasleren batekin elkarrizketatzea. Horrelakoetan, gurasoek zuzenean eskatuko diote irakasleari edo alderantziz, ez tutorearen bidez.

 

Ebaluazioa

Oinarrizko gaitasunen ebaluazioa banakakoa, jarraia, orokorra izango da, eta ikaslearen garapena izango du kontuan curriculum gaiak oinarrizko gaitasunekin harremanetan. (Cfr. Decreto, Art. 33)

Eskolako arauak

Ebaluazio jarraia eta curriculum gaien araberakoa.

Helburua: Baloratu eta puntu hauen jarraipena egitea.

  • Oinarrizko konpetentzien jabetzea.
  • Ikasgai bakoitzeko helburuen lorpena.
  • Ikasleen ikaste prozesua.
  • Irakaskuntza bera.

Ikasturte bakoitzaren hasieran irakasleak bere ikasleei konpetentziak, helburuak, edukiak eta ebaluatzeko irizpideak biltzen dituen programaketa emango die.

1. - 4. DBH: 3. ebaluaketa eta globala.

Ebaluazio jarraian gainditu gabeko ikasgaietan egokitzapen orduak antolatuko dira. Etapako kurtso bakoitzaren amaieran erabakiko da, azken azterketak egin ondoren. Guztia gaindituz edo gehienez bi ikasgai ez gaindituekin kurtsoz igaroko da, beti ere matematika eta gaztelera batera ez badira.

Ikasmaila bera, behin bakarrik errepika daiteke, eta gehienez bitan etapa berean. 4.maila errepikatu ahal izango da etapan zehar ez bada inoiz errepikatu

TOP