TEL 943 21 17 64

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Batxilergoa

bachillerato01 Batxilergoan, ikasleek elkar ezagutu eta maitatzeko esperientzia bizitzeko aukera izatea sustatuko da; balio ebangelikoen eta Jainkoaren sinesmenean, errespetatzen ikasteko, maitatzeko, konpromezua hartzeko, norberarekiko konfiantza eta autoestimua lortzeko, koherentziaz jokatzeko eta pertsona bezala garapen osoa izateko beharrezko hautuak egiten gai izateko.

Gainera, ikuspegi global batetik eta giza eskubideetan oinarrituriko gizarte justu, zuzen, plural, kulturartekoa, solidarioa eta jasangarri bat eraikiko duten herritar demokratikoak eta arduratsuak izatea sustatuko da.

Era berean, heldutasun pertsonala lor dezaten lagunduko dugu, autonomiaz, arduraz eta etikoki jokatzen lagunduko diena, gaitasun kritikoz eta errukiz, erantzunkidetasunez eta lankidetzaz. Arazo pertsonal, familiarteko eta gizartekoei aurre hartu edo modu paketsuan konpontzeko gai izatea, ezberdintasunak onartuz eta hitz eginez, adostasunak lortuz.

Aldi berean, materia ezberdinen helburuetan sakonduko da, beraien gaitasunak garatzen ahalbideratu eta hurrengo ikasketetan indartuko dutenak, horrela, ikasgai ezberdinen oinarrizko edukiak bereganatuko dituzte.

Batxilergoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko etapa akademiko berria da, prestakuntza etapa da, ez bakarrik goi mailako ikasketetarako baita etorkizunerako ere.

Gure zeregina hezitzaile gisa da lan serio eta arduratsua; baina batez ere, iniziatiba, sormena, interesa eta aukeratzearen ilusioa bultzatu nahi ditugu. Aukeratu egin beharko dute, beti ere guraso eta irakasleen laguntza, aholkua eta orientazioarekin. Hau izango da gure lana eta erronka.

Tutoreak eta irakasleak

Batxilergoa

  • Zuzendari Pedagogikoa: Juncal Olasagasti
    • Batxilergo 1: Koro Elosegi
    • Batxilergoa 2: Arantxa Barandiaran

Familia-eskola elkarrizketak

Tutoreak - Familia

Tutoreak ikasleen familiekin biltzen dira eta beren seme-alaben hezkuntza prozesuaren berri ematen die eta hauek halaber, gurasoek emandako informazioa jasotzen dute.

Irakasleak - Familia

Tutorea da taldeko irakasleen hezkuntza ekintza koordinatzen duen irakaslea, eta gurasoekin elkarrizketak egiten dituena. Hala ere, batzutan izan daiteke ikasgairen bateko irakasleak edo gurasoek hala nahi izanez gero taldeko irakasleren batekin elkarrizketatzea. Horrelakoetan, gurasoek zuzenean eskatuko diote irakasleari edo alderantziz, ez tutorearen bidez.

Ebaluazioa

  • Jarraia
  • Kurtsoa, ikasgai eta alorren araberakoa
  • Ezohiko deialdia
  • Ebaluazio jarraian gainditu gabeko ikasgaien ezohiko probak egingo dira. Kurtso osoan emandako eduki garrantzitsuen azterketa egingo dute (1., 2. eta 3. ebaluazioa)
  • Unibertsitatera joan nahi duten ikasleek Selektibitate froga egingo dute.

Eskolako arauak

TOP