TEL 943 21 17 64

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Eskola

colegio

colegio-san-sebastian SANTA TERESA IKASTETXEA Donostiako Unibertsitate zonaldean (EHU) dago (Gipuzkoa), Ibaeta auzoan. Eraiki berri diren auzoetatik hurbil, naturarekin kontaktuan, espazio berdez inguraturik eta Donostiako erdialdetik gertu dago

0-3 urteetatik hasi eta batxilergo arteko eskeintza duen Ikastetxea da.

Ikastetxeak, funtzionamendu egokia izan dezan, orain gutxi,475 lagunentzako tokia duen ospakizun saloia, jangela, sarrera nagusiak eta beharrezko beste instalakuntza batzuk eraberritu ditu. Azken urte hauetan gainera, ikasgeletan ikasmaterialak zuzenean landu ahal izateko Ikastetxeak metodologi berriztatzaileen alde egin du apustua; ordenagailu, proiektore eta arbel digital berriez hornitzen ari da ikasgaiak ematerakoan zuzenean erabiltzeko.

Ikastetxeak bere instalakuntzen artean, liburutegi bat, bi informatika gela, Biologia, Fisika eta Kimikako laborategiak, Teknologia gela, behar bereziak dituzten ikasleentzat bi gela ditu. Barnekotasun programa garatu du eskolak, eta helburu horrekin barnekotasun gela badauka. Ikastetxeak, kapera bat ere badu, hezkuntza komunitateak ospakizun ezberdinak eta fede bilkurak egiteko erabiltzen duena: Jesusen lagunak-en ospakizunak, Ordu laurdenekoak, hezkuntza komunitatearen otoitzaldia…

Harrera eta hezkuntza zerbitzuak emateko, ikastetxeak eskaintzen dituen ondo hornitutako eta oso atseginak diren lekuak dira.
Ikastetxeak, kabinete psikologikoa eta orientazio departamentua du.

Gaur egun Ibaetan, Santa Teresa Ikastetxean eskaintzen den Teresiar Heziketa 1929. urtetik izan da Donostian. 1929. urtean Enrique de Ossó fundatzailearen ardatz pedagogikoen arabera ume eta gazteak hezitzeko helburuarekin iritsi ziren Teresiarrak Eskola bat irekitzera. Abuztuaren 2an iritsi ziren eta Grosen kokatu ziren Ondartxo Etxean. Urte bereko urriaren 2an 100 neskekin hasi ziren klaseak ematen.

1930ean, apirilaren 21ean, familien etengabeko eskariei erantzuteko eta ikusirik lekua zabaltzeko beharra, ondoko Urondo Etxea alokatu zuten eta Ikas Leku izena jarri zioten.

Urte batzuk beranduago, berriz ere txikia geratzen da eraikina eta 1968.urteko urriaren 2an Ibaetara pasatzen da. Eskola berri honetan langile guztiok eraberrituriko ilusioz eta espirituz jarraitzen dugu gure ikasleak hezitzen, sinisten baitugu eskuartean daukagun zereginarekin.

TOP