TEL 943 21 17 64

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Helduen danborrada

IMG 20170119 WA0004

 

 

Dagoeneko 2018ko helduen danborradan parte-hartzaile berriak izena emateko epealdia zabaltzen dugu. Interesa duzuenontzat, urriak 17tik 25erarte izenemateko epea zabalik izango duzue, astearte honetan hasi eta datorren asteazkenerarte, biak barne.

Izena emateko sarrera kuota ordaindu beharko duzue (50 €) zuen izen eta abizenak adieraziz ondoko kontu korronte zenbakian:

 

ES41 2095 5005 90 9116882286

Ordainketa egin eta gero, egiaztagiria, jarraian adierazten dugun helbide elektronikora bidali beharko duzue:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Izena ematen duzuen orden berean izendatuko dira plazak eta mugatuak direnez, azken egunerako ez uztea gomendatzen dizuegu itxaron zerrendan gelditzeko arriskua izango baituzue.

Gure danborradari buruzko informazioa adierazten dizkizuegu:

Ordutegia: Goizeko 03:30-tatik – 8:00-tara (agian aurten 2:00etan izango da baina,oraindik ezin dugu ziurtatu)
Ibilbidea: Benta Berri – Matia kalea
Zenbatekoa: 90€ guztira (50€-tako sarrerako kuota, eta 40€-tako urteroko inskripzio kuota)

 

Diru kantitate hau musika bandaren zerbitzuak eta danborrak erosteko izango dira. Jantzien erosketak ez daude kuota honen barne, norberak erosi beharko du, eta printzipioz sukaldari (60€-tako prezioan daude gutxi gora behera) moduan jantziko gara, edota nahi duten emakumeak urketari (180€-tako prezioan daude gutxi gora-behera)moduan janzteko aukera izango dute. Sarrerako kuota behin bakarrik ordaindu beharko da, eta urteroko inskripzioarekin danborradako gastuak ordaintzeko erabiliko da.

Taldeka apuntatu nahi duzuenok, izena ematerakoan esaiguzue mesedez, ileren formazioa antolatzeko. Baita barrila edo danborra izan nahi duzuen jakin beharko genuke
ere.

Zuen partaidetza itxaroten, anima zaitezte!
Gora Donostia!

 

 

 

 

 

 

TOP