TEL 943 21 17 64

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Santa Teresa jaia

 santa teresa01

 

Gogoratu nahi dizuegu datorren asteazkena, urriak 11, Santa Teresa jaia ospatuko dugula. Goizeko 9:30etan Eskerrak emateko Eukaristia izango dugu Eskolako Kaperan Heziketa Komunitate guztiarentzat. Eukaristia ondoren ekintza ezberdinekin gozatu ahal izango dugu: jolasak, postuak, … Bildutako dirua Misioetarako izango da. Komeniko litzateke ikasleek diru pixka bat ekartzea parte har dezaten.

Klaseak eguerdian amaituko dira eta arratsaldean jai izango dute. Egun horretan eskolaz kanpoko ekintzak beti bezala izango dira 15:00ak arte. Jangela zerbitzua egunero bezala egongo da, eta normalean 17:15etan ateratzen den autobusa egun honetan 15:00etan aterako da. Familiaren batek egoera konkreturen bategatik ezin badu haurra jaso 15.00etarako, jakinarazi mesedez.

Agur berezia guztiontzat eta SANTA TERESA JAI ZORIONTSUA izan dezazuela.

 

 

TOP