TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Massachusetts-ekin ikasle-trukea

intercambio coleIrailaren 1ean, Batxilergoko 1.go eta 2. mailako hogei ikasle, bi irakasle eta ikasle ohi bat Estatu Batuetara abiatu ziren kultur elkartruke bat egikaritzeko. Irailaren 15ean, Donostiara itzuliko dira amerikar eta irakasleekin batera, eta hauek bertan izango dira hilaren amaiera arte. 2016/17 ikasturtean zehar Skype bidez bi ikastetxeetako ikasle eta irakasleekin etengabeko hizkuntza eta kultura elkartrukea izan ondoren, Donostian Topaketa bat programatu zen 2017ko irailean.

Ikastetxeko Zuzendariak, lau irakaslek eta bi ikaslek ikastetxea ezagutu eta familiekin egoteko aukera izan ondoren, orain burutzen ari diren elkartrukea zehaztu eta martxan jarri zen.
Senidetze-elkartruke hau hasiera besterik ez da. Ikastetxeek ondorengo konpromezuak hartzen dituzte:

  • Bi erkidegoen arteko harremanak sendotu eta finkatu.
  • Bi herrialdeetako kulturak gehiago ezagutu eta errespetatu.
  • Donostian ingeles irakaskuntza indartu, eta Massachusetts-en gaztelaniaren irakaskuntzan lagundu, bi herrialdeetan hizkuntzen irakaskuntza mantenduz eta sustatuz.
  • Bi ikastetxeen arteko harremana finkatu.
  • Ikastetxe barnean nazioarteko ikuspegia eraiki.
  • Aniztasunarekin konpromezua duten eta kultura guztiak baloratuko dituzten hiritarrak izan daitezen bultzatu.

Mila esker proiektu eta amets hau posible egin duzuen guztiei!

TOP