TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Guraso Elkarteko ohiko asanblada orokorra

Ikastetxeko guraso guztiei Guraso Elkarteko (Gur.E.), ekainaren 7an, osteguna, arratsaldeko 7.00tan lehenengo deialdian eta 7.30tan bigarrenean egingo den  Ohiko Asanblada Orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen da. Eguneko gai zerrenda:

  1. Azken Asanblada Orokorraren aktaren irakurtzea eta hala badagokio, onartzea.
  2. Kurtso honetan egindako jarduerei buruzko komisioen txostenak.
  3. 2016-17 eta datorren ikasturteko Kontuen Egoeraren azaltzea eta, hala badagokio, onartzea.
  4. Batzorde berriaren eraketaren onartzea.
  5. 2018-19rako kirol sistema berria.
  6. Iradokizun, erregu eta galderak.

 

Era berean, Ikastetxeko Guraso Elkarteko zuzendaritza batzordeko hiru kide berri izandako hauteskunde prozesuaren berri eman nahi dizuegu.

Aurkeztutako bost hautagaiek honako bozkak lortu zituzten:

  • José Ignacio García (29 boto)
  • Susana Larrea (24 boto)
  • Beatriz Juez (20 boto)
  • Cristina Pecharromán (17 boto)
  • Blanca Juncal (13 boto)

Ondorioz, Jose Ignacio Garcia, Susana Larrea eta Beatriz Juez, boto gehien lortu dituzten hautagaiak izanik, Guraso Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kide izendatuak izan dira. Gur. E-ko zuzendaritza-batzorde berriaren eraketa indarrean sartuko da Ohiko Asanblada Orokorra ospatu ondoren.

Gur. E-ko zuzendaritza-batzordeak hautagai guztiei eskerrak eman nahi dizkizue hauteskundeetan parte hartzerakoan erakutsi duzuen borondate eta bokazioagatik. Batzordeak ikastetxeko guraso guztien parte-hartzea ere eskertzen du. Azkenik, batzordeak eskerrak luzatu nahi dizkie orain aterako diren kideei; Suescun-Elizalde familiari, zerbitzu desinteresatuta eskeini dutelako azken 8 urte hauetan.

Zuekin harremanetan jarraitu nahi dugu.

Guraso Elkartea.

TOP