TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Azoka solidarioa 2018

 

gazteleraz

Martxoaren 8an eta 9an azoka solidarioa egingo dugu ikastetxean. Anima zaitetzte parte hartzera!

2018ko Azoka Solidario Batzordetik deialdia luzatu nahi dizuegu guraso guztioi martxoaren 8 eta 9an salmentan edo azokaren prestaketan laguntzeko. Laguntza guztia eskertuta egongo da, zozketarako produktuekin, hamaiketakorako edo Azokan saltzeko produktuekin laguntza eman dezakezue. Zozketa martxoaren 9an izango da eta txartelak dagoeneko salgai daude, porterian eskura ditzakezue.

Aurtengo Azokarekin hiru proiektu solidario hauek atera nahi dira aurrera:

  • FUNDEO: Angolan dagoen Cubal-eko Ospitalera ur-horniketa eramateko proiektua.
  • CARITAS: Gipuzkoako familia behartsuei laguntza.
  • MANOS UNIDAS: Erlezaintza sustatzea emakumeentzako bizibide gisa Tamil Nadu-n (India).

Laguntza eskaini dezakezuen guztioi eskatu nahi dizuegu datorren martxoak 2rako eskaintza bete eta idazkaritzara plataformaz bidaltzea edo porterian Bakartxori entregatzea

Mila esker zuen laguntzagatik.

TOP