TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

KULTUR ANIZTASUNA AZTERTZEN

7241888454 f6a8b14700 c

Santa Teresa ikastetxea ikasturte honetan kultur aniztasunaren gaia lantzen ari da Eskola Agenda 21aren baitan. Gure eskola-komunitateak gaia gertuagotik ezagutu eta aztertzeko aholkularitza-enpresak material didaktikoa erraztu digu.

Ikastetxeko ziklo bakoitzean kultur aniztasuna alderdi ezberdinetatik lantzeko materiala jaso dugu:

  • Haur-Hezkuntza: herrialde ezberdinetako ohiturak, janzkerak, jostailu motak, hizkuntza, eta abarretara hurbiltzeko jarduerak proposatu dizkigute (munduko familien kartetara jolastuz, atzerrian jatorria duen familiarra gelara gonbidatuz, etab.).

  • Lehen-Hezkuntza: munduko musika eta hizkuntzak, janzkerak, gastronomia eta jatorri-aniztasuna gertuagotik ezagutu eta sentsibilizatzeko elkarrizketak, elikadurari lotutako jarduerak, elkarteak ezagutzeko aukera, etab. eskaini dizkigute.

  • Bigarren-Hezkuntza (1 eta 2. zikloak): gaur egun gure herrialdeetan ditugun arraza, sexu edo nazionalitate-estereotipoak eta aurreiritzien gainean gogoeta egiteko ariketak proposatu dizkigute. Donostian elkarte bateko kideari elkarrizketa egiteko aukera luzatu digute, beraien bizipenak eta egoera gertutik ezagutzeko.

  • Bigarren-Hezkuntza (2 eta 3. zikloak): munduko hizkuntza aniztasunaren gainean gogoeta egitea proposatu digute. Besteak beste, herrialde ezberdinen agurtzeko moduak aztertu eta praktikan jartzeko ariketa erraztu digute.

  • Batxilergoa: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezagutzeko ariketak proposatu dizkigute eta Donostiako elkarte edo erakunde bat ezagutu eta boluntario lanetan aritzeko aukera eman digute

 

 

TOP