TEL 943 21 17 64
Plataforma Educamos

Kookien erabilpena: Gune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, onartu egiten duzu horien erabilera. Dena irakurri Ad

Onartu

Xabieraldia 2018

javierada

Pasa den urtean DBH 3.mailako ikasleentzat FETek antolatu zuen Xabieraldiak izan zuen arrakasta ikusirik, zuen seme-alabek parte-hartzera  gonbidatu nahi ditugu.

Iruñean, gaua pasako dugu eta bertan FETeko beste ikasleekin elkartuko gara. Irteera gunera autobusez joango gara eta handik abiatuko gara oinez. 23 km izango ditugu Xabierrera iristeko eta bertan izango den ospakizunean parte hartuko dugu beste erromesekin batera.

Zuen seme-alabentzat oso esperientzi aberatsa izango da; beste teresiar ikastetxeko ikasleekin elkartu, elkar ezagutu eta ondo pasatzeko tarte bat izango dute. Behin Xabierren gaudela gure ikastetxeko familiekin elkartu eta Donostiara itzuliko gara autobusez.

Irteeraren kostua gutxi gorabehera 50€koa izango da, autobusa eta larunbateko gosaria eta bazkaria barne.

Zuen seme-alabek parte-hartzeko interesa baduzue, izen-emate orria bete eta porterian entregatu beharko duzue otsailaren 15a baino lehen. Izen-emate orriarekin batera erreserba moduan 20 € entregatu beharko dituzue. Ondoren, irteerara joatea ezinezkoa bazaizue, diru kantitate hori soilik itzuliko da beste ikasle batek zuen tokia beteko balu.

Izen-emate orria interesa duten ikasleei banatuko zaie.

 

TOP